Eskola Programa Didaktikoa 2011-2012: parte-hartze datuak Euskadiko Biodibertsitate Zentroan

2011-2012 ikasturtea hasi zenetik, 55 ikastetxe ezberdinetako 3379 ikasle etorri dira Euskadiko Biodibertsitate Zentrora.

Asteartea, 2013ko otsailak 21

2011-2012 ikasturtea hasi zenetik, 55 ikastetxe ezberdinetako 3379 ikasle etorri dira Euskadiko Biodibertsitate Zentrora, eskainitako eskola programako unitate didaktikoetan parte hartzera.

Orain arte, gehien hautatutako unitate didaktikoa, bisitarien %47a hartuz, Biodibertsitatea: padura deitutakoa da, eta ondoren, %25arekin, Biodibertsitatea: kostalde harritsua eta hondartza unitate didaktikoa.

Zikloei erreparatuz gero, gehien burutu izan direnak hurrengoak dira: Bigarren Hezkuntzako Lehenengo Zikloa (%24), Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa (%22) eta Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa (%20).

Azkenik, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloari dagokionez, gehien aukeratutako Unitate Didaktikoa Biodibertsitatearen Hastapenak izan da, %79arekin. Biodibertsitatea: kostalde harritsua eta hareatzak, berriz, bisiten %21a jaso du.

Ranking Berriak