Eskatzaile kopurua 1.026koa da. Enplegu azokan 39 enpresek hartuko dute parte.
Osteguna, 2013ko maiatzak 24
Donostiako Sustapenak antolatzen duen enplegu azoka ekainaren 6 eta 7an CEMEIn (Portuetxe, 23) izango da eta 300 lan aukera eskainiko ditu, enplegu burtsetako beste 23 postuez gain. Eskatzaile kopurua 1.026 pertsonakoa da eta guztira 1.935 eskaera bideratu dituzte.
Azokara 34 enpresa joango dira eta beste 5ek ez dituzte elkarrizketak egingo, baina eskaintzak aurkeztuko dituzte baita ere.
Sustapen zinegotzi, Josu Ruizek adierazi duenez, krisi garai hauetan “erakundeek inoiz baino gehiago lagundu behar dugu eta Sustapenetik dugun guztia jarri dugu hirian langabeziak atzera egin dezan. Ahalegin honen adierazgarri da aurten ezarri dugun Ekonomia Sustatzeko Plana da, 1.100 lanpostutik gora sortzeko helburuarekin”.