Emakume haurdunentzat aparkatzeko txartel berezia

77 emakume haurdunek eskatu izan du orain hilabete abian jarritako aparkatzeko txartel berezia

Osteguna, 2013ko maiatzak 3

Aparkatzeko aldi baterako baimena tramitatzeko, udalerrian erroldatuta dauden haurdunek Udalera jo beharko dute, leku horietan TAO txartelik eta denbora mugarik gabe aparkatzeko aukera emango dien txartel berezia eskatzera.

Txartela eskabidea aurkeztu den bulego berean jaso ahal izango da, eskatu eta HAMAR EGUNera, eta ibilgailuaren agindu-panelean ikusgai jarri. Agiri hauek aurkeztu beharko dira: nortasun agiria, errolda agiria, haurdun liburuxka eta onuradunaren izenean dagoen ibilgailuaren zirkulazio-baimena. Ibilgailu bakarra onartuko da onuradun bakoitzeko. Gainera, leku horiek baliatu ahal izateko haurdunak gidatu beharko du ibilgailua.

Hauxe aipatu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Castellanosek: "Agindutako bete dugu, eta ikusi da harrera aparta egin zaiola neurriari, jendearen eskakizun batekin bat egin baitugu: hilabetea besterik ez, eta benetako eskakizun uholdea bizi izan dugu".

Leku horiek ezintasun fisikoak dituzten pertsonekin partekatuko dituzte, eta emakumeen egoerari aipamen egiten dion eranskailu bat jarriko da bertan.

Neurria azaltzerakoan Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Castellanosek azaldu duenez, "esperientzia pilotua da. Denborak eta erabilerak esango digute leku gehiago egokitu behar dugun, eta non". Oraingoz, osasun zentroetatik eta merkataritza guneetatik hurbil kokatutakoak izango dira.

Castellanosek jakinarazi duenez, urte amaieran plazen eskaera- eta eskabide-kopurua aztertuko ditu Marotoren gobernuak, "behin betiko bihurtzea eta gehiago instalatu beharko ote diren ikusteko". 

Ranking Berriak