Biodibersika: Biodibertsitatearen aldeko musika

Biodibersika 2012ko ekainaren 2an ospatuko da Ingurumenaren Mundu Mailako Egunaren ospakizunean kokatuta.

Asteazkena, 2013ko maiatzak 30

Zer da Biodibersika? Biodibersika 2012ko ekainaren 2an ospatuko da Ingurumenaren Mundu Mailako Egunaren ospakizunean kokatuta. Goizeko 11tan hasiko da zuhaitz landaketa batekin eta goizeko 03:00ak arte luzatuko da, bertan estilo ezberdin eta ugariko musika izango dugularik.
Musika eta biodibertsitatea

Biodibersika jendea biodibertsitatearen garrantziaz kontzientziatzea eta musika adierazpide gisa baliatzea helburu duen jaialdi bat da. Hainbat jatorritako musika-generoak hartzen ditu, ahal den aniztasun handiena bildu ahal izateko, musikaren barrenean dauden berezitasun, xehetasun edo interpretazio desberdinen garrantziaren erakusgarri, hain zuzen ere, biodibertsitatea osatzen duten gizabanakoekin, espezieekin eta ekosistemekin ere horixe gertatzen baita.
Jarduerak

Musika ekitaldiak eta kontzertuak egiten diren aldi berean, jende guztiarentzako aisialdiko eta arte arloko jarduerak antolatzen dira, horiek ere birziklatzearekin, kontsumo arduratsuarekin, jasangarritasunarekin eta abarrekin lotutakoak.

Ekitaldi jasangarria. Biodibersika, beste ezer baino lehen, jaialdi jasangarri bat da. Bertan, jokabide egokiak gauzatzen dira hainbat arlotan: birziklatzea, kontsumitzen diren elikagaiak, erabilitako produktu eta materialak, joan-etorrietarako garraio jasangarria eta abar.

Doako autobus zerbitzua. Beste urteetan bezala, Biodibersika 2012-k doako autobus zerbitzua eskeintzen du hemengo ordutegi eta ibilbidearekin:

    Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-José M. Uzelai Eskola (Altamira):16:50 eta 17:15etan.
    José M. Uzelai Eskola (Altamira)-Euskadiko Biodibertsitate Zentroa: 18:45 eta 19:00etan.
    Bermeo*-Euskadiko Biodibertsitate Zentroa: 21:00, 22:00, 23:00, 00:00, 01:00 eta 02:00etan.
    Gernika*-Euskadiko Biodibertsitate Zentroa: 21:30, 22:30, 23:30, 00:30, 01:30 eta 02:30etan.

*Autobusak, Biodibersika-ren kartelekin bereiztuak, Bermeo-Lamera eta Gernika-Geltokia geltokietatik irtengo dira eta Bermeo-Gernika bidean Bizkaibus-eko markesinetan geldialdiak egingo dituzte.

Ikuskizunen orduak

11:30 - 12:30 Iban Nikolai: didgeridoo
12:30 - 13:00 Manifiesto medioambiental + Plantación de árboles
13:00 - 14:50 Irrien Lagunak: Natura Maitatuz
15:00 - 16:00 Hutsun Txalaparta
16:00 - 17:00 Batukale 17:15 irrien Lagunak en Escuela J.M. Uzelai (Busturia)
17:00 - 17:40 Ernesto Miari: Taller de Salsa 17:00 - 19:00 Taller Cohetes de Agua
18:00 - 18:40 Katxarrismos
19:00 - 19:40 Mr. Neken
20:00 - 20:40 Chaotic Covers
21:00 - 21:40 Transeuntes
22:00 - 22:40 Borja Estankona
23:00 - 23:40 Gobeo Bay
00:00 - 01:00 Clarisse
01:20 - 02:00 Antton
02:20 - 03:00 Snatzen

Ranking Berriak