Uda ikastaroa: “Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak”; UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak datorren 2012ko uztailaren 19an eta 20an Bilbon.
Asteazkena, 2013ko ekainak 13
UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak datorren 2012ko uztailaren 19an eta 20an Bilbon, UPV/EHUko Paraninfoan, Arriaga Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3) honako uda ikastaro hau antolatuko du: “Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak”.
Bertan Kolonbia eta Mexikoko jatorrizko hizkuntzetan adituak parte hartuko dute, besteak beste, Jon Landaburu (Premio Linguapax 2012), Javier López (Mexikoko Instituto Nacional de Lenguas Indígenas, INALI-ren zuzendaria) edota Andoni Barreńa (Salamancako Unibertsitateko irakaslea).
Munduko hizkuntza aniztasuna handia izan arren, (6000 hizkuntza?), geroz eta murriztuagoa da hizkuntza gehienetako hiztunen kopurua. Hizkuntza handiak, berriz, gero eta hiztun gehiago dituzte. Azken urteetan gertatzen ari den hizkuntza ordezkapena/galera inoiz baino larriagoa da.
Bestalde, hizkuntza aniztasuna gure inguruan eta munduan geroz eta nabarmenagoa da -gertuago ditugu hizkuntza ezberdinetako hiztunak immigrazioari esker-, baina ez dugu behar bezala ezagutzen; ez daukagu kontzientziarik aniztasun horrek duen balioaz. Non, nola eta zergatik desagertzen diren hizkuntzak ez dakigu ondo. Badaude teoriak eta hipotesiak, baina beti aurkitzen ditugu espero ez diren egoerak.
Kolonbia eta Mexiko munduko herrialde aberatsenetakoak dira hizkuntza aniztasunean. Bertako hizkuntza erkidegoak, bestalde, oso bilakaera ezberdinak, interesgarriak eta ezagutzea merezi dutenak garatu dituzte.
Abiapuntu honetatik hasita kurtso honen helburu nagusiak hauek dira:
Ameriketako hizkuntza aniztasuna eta bereziki Kolonbia eta Mexikokoa ezagutarazi.
Amerikako zenbait hiztun erkidegoen biziberritze ahaleginen berri izan.
Hizkuntza aniztasunaren ezagutza garatu, bertakoa nahiz kanpokoa, eta haren aldeko sentiberatasuna elikatu.