Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, MD Gastro arduraduna eta Zallo Barri jatetxeko sukaldaria den Iñigo Ordorika-ren laguntzarekin, GastroDibertsitate Gelak martxan jarri ditu.
Ostirala, 2013ko ekainak 15
Ekimen honek, lur nahiz itsaso hurbiletako jatorrizko produktuen aniztasuna eta aberastasuna azpimarratu nahi ditu eta, era berean, bertoko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzearen garrantzia.
Gure gastronomiaren dibertsitate hau gela honeen buru izango da ezagutzan oinarrituak, aditu ezberdinek eskeinitako hasierako hitzaldi baten bidez, eta halaber, gai bakoitzaren arabera egindako produktuen esperimentazio eta dastaketan.
Datorren deialdia ekainaren 29an izango da "Kaba eta txanpainak"gaiarekin eta bertan Teresa Fernández (Bilboko Alhondigaren "Yandiola" jatetxeko sumiller-a) hitzaldia izango da. Ondoren, kaba eta txanpain-kata egingo da eta, azkenik, cocktail bat egingo da.
Partehartzeko 18 urtetik gorakoa izan behar da eta, saio honek 20€ pertsonako balioa du. Gogoratu talde murriztuak dirala eta izen-ematea telefonoz egin ahal dala 946 870 402 zenbakira deituz edo mezu elektronikoaren bidez info@torremadariaga.org helbidera bidaliz.
GastroDibertsitate Gelak hileko azken ostiraletan ospatzen dira, 19:30etatik 22:30etara, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan.