Debabarreneko BTTren IV Martxa

Debabarreneko BTTren IV Martxa datorren igandean (uztailak 1) izango da.

Osteguna, 2013ko ekainak 28

Debabarreneko BTTren IV Martxa datorren igandean (uztailak 1) izango da, eta horren  helburua da, mendiko ziklismoaz disfrutatzeko aukera ematea eta Debabarreneko BTT zentroan dauden ibilbideak ezagutzera ematea.

Herri martxa da, beraz, ez da lehiakorra, eta ia 400 parte-hartzaile bilduko ditu. Gainera, probaren egunean bertan eman ahal izango da izena, “beti ere, izen-emate garaian plazak bete ez badira”.

Martxa 9.00etan hasiko da Debabarreneko BTT Zentrotik, Elgoibarko Mintxetako instalazioetan, eta, Karakate inguruan zehar igaroko diren  bi ibilbide izango dira aukeran (25 eta 45km).

Martxaren bukaeran, antolatzaile eta laguntzaileek  parte-hartzaile guztiei bazkaria eskainiko diete. Parte hartzen dutenei Mintxetako aire libreko igerilekuetarako 3 sarrera oparituko zaizkie, eta nobedade modura, aurten, laguntzaile guztientzat, itxarotea eramangarriagoa egin dadin, spinning saioa izango da (9:30).

Eta bukaera emateko, Eskualdeko kirol dendek, jatetxeek eta ostatuek, Elgoibarko Kirol Patronatuak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak emandako opariak zozketatuko dira: kirol materiala, bazkari-afariak, ostatuetako egonaldiak, bisita gidatuak, gure lurraldeko produktuak…

 

Ranking Berriak