Eskuragarri da Ebaluazio Azpi Globalen Sareari buruzko bideoa

Ebaluazio Azpi Globalen Sareari buruzko bideoak agerian uzten du Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioaren eta Ebaluazio Azpi Globalen Sarearen garrantzia, bai eta haietan lantzen diren balioak ere.

Osteguna, 2013ko ekainak 28

Horretarako, Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioan zeregin garrantzitsua duten hainbat eragilek ematen dute beren iritzia bideoan. Gainera, testuinguru eta kontzeptu nagusiak azaltzen dira, bai eta ebaluazio azpi-global batzuetako kasu jakinak ere. Bereziki, Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian hartzen da hizpide, hark ekoitzi baitu bideoa.

Bideoa 2011ko abenduaren 12tik 15era bitartean egin zen Bilbon, urteko hirugarren bileran; hots, Bizkaiko Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioaren laguntzaz antolatutakoan. Bileran, mundu osoko 70 aditu baino gehiago elkartu ziren. Hauek parte hartzen dute bideoan: Iosu Madariagak  -Bizkaiko Ingurumeneko Foru Diputatua-, Miren Onaindiak –Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako koordinatzailea- eta Mikel Mancisidorrek –UNESCO Etxeko zuzendaria.

Sarearen lehen buletin elektronikoaren bidez zabalduko da bideoa nazioartean.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez ikus daiteke UNESCO Katedraren youtube kanalean.

Ranking Berriak