Datorren ekainaren 11n, 12an, 13an eta 14an prestakuntza-jardunaldiak egingo dira Marierean, Basauriko Emakumeen Etxean, “Giza garapen iraunkorrerako eta lankidetzarako egungo erronkak” izenburupean.
Astelehena, 2013ko ekainak 4
Jardunaldi horien helburua garapen iraunkorraren eta garapenerako lankidetzaren gaineko ezagutzak eskuratzea eta hausnarketa bultzatzea da.
Jardunaldiek Basauriko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza jaso dute. Lau lan-saio antolatu dira, eta besteak beste gai hauek landuko dira haietan: lankidetza eta garapen iraunkorra, ura izateko giza eskubidea –ura eskura izatearen eta kudeatzearen arazoa–, klima-aldaketa, eta Lurraren eskubideak eta elkartasunerako eskubideak.
Ikastaroa garapenerako GKEetako eta ingurumenaren arloko GKEetako langileei dago zuzenduta, bai eta emakumeen elkarteei eta immigrazioaren arlokoei, ikasleei eta gai horietan sakondu nahi duen orori ere.
Jardunaldiak ekainaren 14an bukatuko dira, eta itxiera-ekitaldian, El sueño del Agua dokumental proiektatuko da eta Euskalmon Basauriko elkarte afrikanistak parte hartuko du. Itxiera-ekitaldia irekia izango da.