Uztailaren 13tik aurrera, bisita gidatuak egingo dira Kortezubi udalerriko Omako Baso Margotua ikusteko.
Osteguna, 2013ko uztailak 12
Uda osoan irailaren 2ra arte, interesa duten guztiek aukera izango dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako bisita gidatu hauetaz gozatzeko; bisitak ostiral, zapatu eta igandeetan izango dira, 12:00etatik 17:00etara.
Bisita gidatuak ordu eta erdiko iraupena du, eta 15 pertsonako taldeetan egingo da. Bisita egiten dutenei fitxa didaktiko batzuk emango zaizkie “Abentura familiarekin” izenekoak. Fitxetan, galdera batzuk egongo dira, basoa eta zuhaitz bakoitza apaintzen duten 47 figurak ikusten ari diren bitartean erantzun beharrekoak.
Gida aditu barik ere egin daiteke ibilbidea, audiogidak edo zeinu bidezko gidak (gorrentzakoak) erabiliz, haietan arboletako irudiak azaltzen baitira. Gida horiek dohain eskaintzen dira Santimamiñeko zentroan.
Gida adituaz lagundutako bisiten prezioak hauek dira: Omako bisita, 3 euro; Oma + Santimamiñe, 6 euro. Prezio murriztuak daude ikasleen eta jubilatuen taldeentzat. Sei urtetik beherako umeek ez dute ezer ordaindu behar.
Bisita gidatua nahi bada, derrigorrezkoa da erreserba egitea; horretarako 94 465 16 57 telefonora deitu behar da edo mezu elektroniko bat bidali Santimamine@bizkaia.net helbidera.