Euskadiko Biodibertsitate Zentroak uztailaren 17tik 20ra doan asterako "Uda birziklatuz" antzerki eta tailer saioak antolatu ditu.
Ostirala, 2013ko uztailak 13
Udan hobeto eta gehiago birziklatzeko antzerki eta tailer saioak
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak uztailaren 17tik 20ra doan asterako "Uda birziklatuz" antzerki eta tailer saioak antolatu ditu. Saio hauek material ezberdinak izango dituzte buru: kartoia, beira, plastikoa eta papera. 6 urtetik gorako gazteei zuzenduta daude eta bestela zaborran bukatzen dutenmaterial ezberdinak berrerabiltzea sustatu nahi dute.
Saioek egunero tarte bi izango dituzte; una obra de teatro a cargo de "Teatro Mutante"k eskeinitako teatroa eta materialak birziklatzen ikasteko tailerra. Horrela, uztailaren 17an kartoiari zuzenduta egongo da saioa, 18an beirari, 19an plastikoari eta, azkenik, 20an paperari.
Hoien bidez, hondakinak nola murriztu erakutsiko da, eta era berean, sortzen duten kutsadura gutzitzen (material batzuk hamarkadak edota mende osoak hondatzeko behar dituzte), baliabide naturalak zaintzen (material birziklatuak berrerabiltzen direlako), eta ondasun berrien produkzioari lotutako gastuak urritzen (askotan, material birziklatuak barriak baino merkeagoak dira).
Saio bakoitzan parte hartzeak 2€ kostatzen da eta 946 870 402 telefonora deituz aurretik izena eman behar da.