John Knox irakaslea Nazio Batuen Erakundeko lehen aditu independente izendatu dute Giza Eskubideen eta Ingurumenaren arloan.
Osteguna, 2013ko uztailak 26
John Knox irakaslea Nazio Batuen Erakundeko lehen aditu independente izendatu dute Giza Eskubideen eta Ingurumenaren arloan. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluak aditu independentearen mandatua ezarri zuen, Giza Eskubideei eta Ingurumenari buruz martxoan egindako ebazpen historiko batean.
Horrekin batera, Knox irakaslea izendatu zuen mandatuko titular, uztailaren 6an Genevan egin zen 20. bileraren amaieran. Knox nabarmentzeko moduko pertsona da alor horretan, eta duen eskarmentu handia dela eta, aukera bikaina da postu horretarako.
UNESCO Etxeak poz handiz hartu du berria, eta bere lanaren jarraipena egingo du.