Pakete hauek, bi gauetarako ostatua + Zinemaldirako sarrerak + “Donostia zine hiria” bisita gidatua + hiriko informazioa dakarren poltsa turistiko batez osatuta egongo dira.
Ostirala, 2013ko uztailak 27
Helmugaren kultur sustapena Donostia Turismoaren 2012 urterako Sustapen Planeko laugarren ardatza da (Donostia erromantikoaren, Donostia gastronomikoaren eta Donostia kirolariaren ondoren) eta ardatz honen pean, kultur-baliabideen alderdi turistikoa garatzea izango da helburua.
Heineken Jazzaldiako irtenalditxoak eta Musika Hamabostaldiko irtenalditxoen ondoren, oraingo honetan eta bigarren urtez jarraian, Zinemaldiko irtenalditxoen txanda iritsi da, Zinemaldiarekin egindako elkarlan akordio bati esker.
Zinemaldiko irtenalditxoak Zinemaldiaren ospakizuna aprobetxatuz hiria bisitatu eta ezagutzera etorri nahi duen orori zuzenduta dauden pakete turistiko berritzaileak dira. Salgai daude jadanik Donostia Turismoko erreserben zentralean . Pakete hauek, bi gauetarako ostatua + Zinemaldirako sarrerak + “Donostia zine hiria” bisita gidatua + hiriko informazioa dakarren poltsa turistiko batez osatuta egongo dira.