Perseiden behaketa abuztuaren 12an, igandea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan

Teleskopioen bitartez Perseidak xehetasun gehiagoz behatuko dira; behaketa, zeruko elementu hauei buruzko hitzaldi labur batez osatuko direlarik.

Ostirala, 2013ko uztailak 27

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Bizkaiko Astronomia Elkartearekin, 2012ko abuztuaren 12an, igandea, zentroko kanpoaldean garatuko den Perseidak behatzeko kanpo-ekintza antolatu du.

Behaketa gaueko 21:30etan hasiko da zentroko auditorioan, eta bertan Bizkaiko Astronomia Elkarteak ondoren egingo den behaketan ikus daitezkeen Perseidei buruzko hitzaldia emango du 20-30 minutuko iraupena izanik.

Ondoren, 22:00 inguruan, zentroaren kanpoaldean, teleskopioen bitartez egingo den Perseiden behaketa hasiko da, Swift-Tuttle kometaren hondakinak Atmosferarekin kontaktuan jartzean gertatzen den fenomenoa. Behaketa burutzeko, Bizkaiko Astronomia Elkarteak gutxienez 3 teleskopio jarriko ditu partehartzaileek behaketak egin ahal izateko eta edozein informazio mota jasotzeko.

Nahiz eta ekintza 21:30etan hasi, antolakuntza hobea izan dadin 21:00etan irekiko dira ateak. Ekintza 24:00ak aldera bukatuko da eta bai hitzaldia baita behaketa ere doan dira, aurretik erreserba egin behar delarik 946 870 402 telefonoan eta info@torremadariaga.org

Plaza mugatuak: 150 pertsona

Ranking Berriak