Irakurtzeko arazoak dituzten lagunek entzunezko laburpenetan Aste Nagusiko eguneroko programazioa entzun ahal izango dute.
Asteazkena, 2013ko abuztuak 1
Elkarrizketak dituzten kale antzerkiko eta umeentzako antzezlanetan zeinu bidezko lengoaiaren interprete bat egongo da aurten ere.
1994. urtetik egiten duen bezala Bilboko Udalak Aste Nagusiko jai-gune gehienak moldatuko ditu antolatutako ekitaldi ezberdinetara doazen ezgaitasuna duten pertsonen erosotasunerako. 18 urte hauetan Bilboko Udaleko Jaietako Sailak hiritar guztientzako irisgarria den programazioa bermatzeko tinko lan egin du eta bertan jarraitzen du.
Irisgarritasun neurriak haur jarduerak (Anselmo Clavé pasealekua Casila Iturrizar Parkean), musika ikuskizunak (Gizakunde Eliza eta Abandoibarra), kirol jarduerak (Itxaropen Kaleko Pilotalekua) garatzen diren espazioetan eta Euskal Museoan (Erraldoi Erakustaldiaren egoitza) ezarriko dira. Horrez gain, Aste Nagusiari atxikitako azpiegiturek eragin ez duten ohiko aparkalekuak mantenduko dira.
Jai gune hauetarako lehentasunezko sarbideez gain, Bilboko Udalak ezintasunen bat duten pertsonen aukera berdintasuna bermatzeko beste neurri hauek ere hartuko ditu:
Jai egitarauaren barne aukera berdintasunaren aldeko neurriak iragartzen dira:
• Agurrean, pregoian eta haurrentzako antzerkian (19, 23, 25 egunetan) eta Arriaga plazako kale antzerkian 19an gaueko saioan ,23an gaueko saioan eta 26 eguerdiko saioan zeinu bidezko lengoaiaren interprete bat egotea.
• Egitarau nagusia Braillez argitaratzea. Egitarau horiek leku hauetan egongo dira: Udalaren Informazio Bulegoan, ONCE erakundearen egoitzan (Perez Galdos, 11) eta BET bulegoetan: Arriagan, Zabalguneko plaza 11, Abandoibarra 2an, Aireportuan, La Bolsa Udaltegian, Txikigune eta Barrainkua Udaltegian.
• Jaietako kartelaren deskribapen idatzia egingo du kartelaren autoreak.Deskribapen hau brailliez idatzia egongo da goikaldean aipatzen diren puntu guztietan.
• MARIJAIA eskala txiki berezian egitea, ondo ikusten ez duten pertsonentzat. Txikigunean (Casilda Iturrizar parkea ,Anselmo Clavé kalea).
• Gargantuan arranpa berezia jarriko da zailtasun fisikoak dituzten umeentzat (kokakena: Txikigunea).