Kokapen berria da 2012ko Txikigunearen nobedaderik handiena: Casilda Iturrizar parkea. Hain zuzen, 9.469,34 metro karratu duen Anselmo Clave pasealekua.
Asteazkena, 2013ko abuztuak 8
Gune zabala, 1.500 bat zuhaitzekin eta bi iturri publikoekin freskatzeko.
Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren zinegotzi Itziar Urtasunek aurtengo Txikigunearen berriak aurkeztu ditu gaur goizean. Aurkezpena Casilda Iturrizar parkean izan da, Txikigunearen kokapen berria, hain zuzen. Naturgaseko Erakunde Harremanetako zuzendari Antonio Oña eta Kaikuren Marketin Saileko Produktu buru Mikel Rojo Puente ere bertan egon dira. BBK, Naturgas Energia, Euskaltel, Kaiku eta Ikea dira 2012ko Aste Nagusiko haur aisialdirako gunearen babesleak.
Kokapen berria da Txikigunearen nobedaderik handiena: Casilda Iturrizar parkea. Hain zuzen, 9.469,34 metro karratuko Anselmo Clave pasealekua. Txikigunera urtero gero eta familia gehiago hurbiltzen direnez, lekualdaketa beharrezkoa zen. Casilda Iturrizar parkea gune zabalagoa da. Alde batetik, sarbidea errazten da eta bestetik, estualdiak saihesten dira. Horrez gain, parkeak dituen 1.500 inguru zuhaitzen gerizpea eskertuko da egun eguzkitsuenetan. Bi iturri publikoek freskatzeko aukera emango diote Txikigunera hurbildutako guztioi.
Bi tren Txu txuk Casilda parkea eta Areatza arteko ibilbidea egingo dute dohainik Txikigunearen egun guztietan. Trenak goizeko 10:45etik 14:15eraino ibiliko dira goizez eta 15:45etik 19:15eraino arratsaldez, 20 minutuko maiztasunarekin. Txikigunearen geltokia Kale Nagusiaren 79. zenbakian kokatuko da eta bestea Udalaren eraikin berriaren ondoan (San Agustin), Gas Plazatik gertu. Plaza honetan eskainiko baitira Aste Nagusiko Haur Antzerkiaren emanaldiak arratsaldez. Txu txu trenez gain, zenbait tranbia eta metro geltoki daude Txikigunetik gertu.
“Batukale” izeneko kalealdiak hasiera emango dio 2012ko Txikiguneari abuztuaren 19an, igandea, goizeko 11:00etan. Batukadaren erritmoaz estreinatuko ditugu jolas guneak. 11:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00tatik 19:00tara arratsaldez izango da irekita Txikigunea.
Aurtengo Txikigunearen jolas guneak “Bilboko zaporea”ren inguruan antolatu dira. Bilbok zapore berezia duela uste dugu Jaietako Sailean. Zentzumen guztien elkartasunetik sortzen den “zaporea”.
Gure “zaporea” entzumenarekin hasten da. Bilbora heldu bezain laster “Aupa!! Epa!! Kaixo!!!” ohiko agurrek ongietorria ematen diete bisitariei. Ikusmenari esker hiri atsegina, alaia eta modernoa begiztatzen dugu.
Usainak itsasadarra eta bere ingurua, Erriberako Merkatua, Areatzako lore merkatua, eta noski, gure hiriko hainbat jatetxe eta tabernaren hamaika usain eta kolore hurbiltzen dizkigu.
Bilbon hain gogokoa ditugun besarkada, bostekoa eta musua ukimen zentzumenarekin lotuta daude. Bihotzetik emandako besarkadak, lagunen arteko bostekoak edo musuak laguntasuna indartzen dute betirako.
Azkenik, dastamena kontuan hartu behar dugu. Bilbotarroi ondo gosaltzea, bazkaltzea eta primeran afaltzea gustatzen baitzaigu hirian dauden jatetxetan, tabernatan eta gozotegitan.
Azken finean, “Bilboko zaporea” irudikatzen duena helarazi nahi diegu belaunaldi berriei jolasaren bidez, jolas-heziketarako gune batean. Baterako hezkuntza, jolasak taldean indibidualismoaren aurrean, harreman osasuntsuak, lankidetza, adiskidetasuna, gure kulturarekiko begirunea eta maitasuna eta gure bizitza aberasten duten beste kultur ezberdinetara hurbiltzea dira bultzatu nahi diren baloreak helduen eta haurren artean. Horrez gain, giro ludikoa, hezkuntza baloreak, partehartzea eta euskararen erabilera sustatuko dira.